Kalean da maiatzeko Maxixatzen aldizkaria

Maxixatzen.eus 2021ko mai. 7a, 10:58

Kalean da maiatzeko Maxixatzen aldizkaria, 409. zenbakia, eta egunotan hasiko dira bazkideak beren etxeetan jasotzen.

Kalean da Maxixatzenen 409. aldizkaria, eta laster hasiko gara bazkideei etxez etxe banatzen. Bertan hamaika gai berri jorratu ditu Maxixatzenek. Maritxu Errazkinek 60 urte baino gehiago egin ditu Aldalur Autobusak enpresaren gidaritzan, eta Maxixatzenek hura ekarri nahi izan du azalera. Ondorengo gaiak izango dituzte irakurgai eta ikusgai bazkideek:

  • Xabier Eizagirre sokatiralariari Hitz bitan elkarrizketa.
  • Ainhoa Beristainen Izpiak eta hizkiak argazkia.
  • Azkoitiko gaitzizenen eta ezizenen erreportajea.
  • Javier Telleria Aita Mari erreskate ontziko boluntarioari elkarrizketa.
  • Odei Arregi kale antzerkilariari eta ipuin kontalariaren Erretratua.
  • Maritxu Errazkin Aldalur Autobusak enpresako kideak egindako ibilbideari buruzko erreportajea.
  • Irene Elorzaren 'Mahai bueltan' errezeta.
  • Santa Kutzeko loren Klik! argazki erreportajea.
  • Iritziak:
    • Nerea Uranga
    • Joseba Epelde
    • Yolanda Larrañaga
    • Ioritz Gonzalez
    • Sara Rodriguezen iritzi grafikoa
    • Xabier Etxaniz
    • Ixabel Jauregi
  • Plazan bazan jolasak.
  • Erniarraitz bertsozale elkarteko Eneritz Artetxeren bertsoak.
Oharra: Zakelmari aurkitzen duten Maxixatzeneko bazkideen artean, Ogi Berri okindegiaren zortzi lagunentzako tarta zozkatuko da. Maiatzaren 21erako bidali beharko da erantzuna maxixatzen@maxixatzen.eus e-postara edota 688 84 63 51 telefono zenbakiko Whatsappera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide