Astelehenean goizez eta arratsaldez egingo dituzte odol ateraldiak Elkargunean

Andoni Elduaien 2021ko mai. 8a, 08:30

Elkarguneko Herriko Plaza aretoan egingo dituzte odol ateraldiak. Odola eman nahi duenak telefonoz hartu beharko du hitzordua.

Etzi, astelehenean, odol ateraldiak egingo dituzte Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Goizez eta arratsaldean egingo dituzte ateraldiak; goizean, 09:30etik 13:00etara, eta arratsaldean, 17:00etatik 21:00etara.

Odola atera behar duten herritarrek hartuta dute dagoeneko biharko hitzordua; herritar batetik bestera hiru minutuko tartea egongo dela azaldu dute antolatzaileek. Pilaketak-eta ekiditeko, odol emaileen elkarteak duela hilabete batzuk hartu zuen neurrietako bat izan zen hori.

Odola eman nahi duenak eta hitzordurik ez duenak, berriz, 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu beharko du. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide