Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera egin dio Juaristi ISBri

Andoni Elduaien 2021ko mai. 5a, 08:19
Irudian, ezkerretik eskuinera, Lizaso, Zubizarreta, Millan eta Jimenez. (Argazkia: ISB)

ISBren ordezkaritza Aldundiaren egoitzan izan zen Zilarrezko LEB Ligako txapeldunaren eta Zilarrezko LEB Kopa irabazlearen garaikurrak eskaintzen.

Atzo, asteartea, ISBren ordezkaritza Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan izan zen. Harkaitz Millan foru diputatuak harrera egin zien Maier Lizaso presidenteari, Jose Luis Zubizarreta kirol koordinatzaileari eta Iñaki Jimenez Juaristi ISBko entrenatzaileari.

ISBk 2020-2021 denboraldian eskuratu dituen bi garaikuarrak eskaini zituen aldundiaren egoitzan. Batetik, 2021ko urtarrilaren 30ean eskuratu zuen Zilarrezko LEB Kopa txapeldunaren garaikurra, eta, bestetik, apirilaren 24an Urrezko LEB Mailara igotzean lortu zuen Zilarrezko LEB Mailako txapeldunaren garaikurra. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide