Oteiza elkarteko pilotariak prest dira Herriarteko Txapelketari ekiteko

Andoni Elduaien 2021ko mai. 5a, 08:30
Herriarteko Txapelketan parte hartuko duten pilotariak, Oteiza frontoietan.

Hamahiru pilotarirekin egin du taldea elkarteak. Final zortzirenak maiatzaren erdian hasiko dira, eta Azkoitiak Oiartzunen kontra neurtuko ditu indarrak. 

Oteiza pilota elkarteak osatu du dagoeneko eskuzko Herriarteko Txapelketan ariko diren pilotarien taldea. Hamahiru pilotarirekin eman du izena elkarteak aurtengo lehian, eta atzo, asteartea, aurkeztu zuten taldea Azkoitiko Oteiza frontoietan.

Kadete mailako Denis Galarza, Oier Aldazabal, Jon Etxaniz, Inhar Egaña eta Alex Juaristi, gazte mailako Mikel Aranbarri eta nagusien mailako Joseba Zendoia, Jon Juaristi, Jagoba Uranga, Jon Oteiza, Alex Juaristi, Aitor Oteiza eta Iñaki Azkoitia arituko dira Herriarteko Txapelketan Azkoitiko herria ordezkatzen.

Final zortzirenak maiatzaren erdian hasiko dira, eta Azkoitiak Oiartzunen kontra neurtuko ditu indarrak. Joaneko partidak Oiartzunen jokatuko dituzte maiatzaren 14tik 16ra bitartean, eta itzulerakoak, Azkoitian, maiatzaren 21a eta 23a artean. Oteiza elkarteko arduradunek ez dute zehaztu pilota partidak zein egun eta ordutan jokatuko dituzten oraindik; aurrerago zehaztuko dituztela jakinarazi dute. 

Hona hemen eskuzko Herriarteko Txapelketaren koadroa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide