Datorren astelehenean zabalduko dute udaleku irekietarako izen ematea

Aitziber Arzallus 2021ko mai. 4a, 16:34

3 eta 16 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat sei eratako udalekuak antolatu dituzte Azkoitiko Udalaren Gazteria Sailak eta Alai Batza aisialdi elkarteak elkarlanean. Maiatzaren 21a izango da izena emateko azken eguna, baina plazak aurrez betetzen badira, itxi egingo dute izen ematea.

Datorren astelehenean, hilak 10, zabalduko dute aurtengo udaleku irekietan izena emateko epea. Azkoitiko Udalaren Gazteria Sailak eta Alai Batza aisialdi elkarteak sekula baino eskaintza zabalagoa prestatu dute 3 eta 16 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat. Udazblai programaren baitan sei eratako udalekuak izango dituzte aukeran: Uztaila Jolasean HH3 eta LH3 artekoentzat, Praka Motxakin LH4 eta LH6 artekoentzat, Kodeka_Roblox LH3 eta LH6 artekoentzat, Arte Udalekua DBH1 eta DBH4 artekoentzat, Kodeka-Robotika DBH1 eta DBH4 artekoentzat eta Artx@bentura DBH1 eta DBH4 artekoentzat.

Maiatzaren 21a izango da izena emateko azken eguna, baina plazak aurrez betetzen badira, itxi egingo dute izen ematea. Gainera, parte hartu nahi den programaren arabera, leku batean edo bestean eta modu batera edo bestera eman beharko da izena; beraz, gomendagarria da jarraibideak ondo irakurtzea.

Udalekuei buruzko informazio guztia lotura honetan aurkituko duzue. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide