Alokairu sozialera bideratutako etxebizitzak eraberritzeko dirulaguntzak eskatzeko epea, zabalik

Ibaiondo kalea.

Eskaerak urtea amaitu aurretik egin beharko dira udaletxera joanda edota udalaren webgunean.

Azkoitiko Udalak alokairu soziala sustatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du. Laguntzak Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria lortzeko edota etxebizitza eraberritzeko emango dituzte. Etxea eraberritzen den kasuetan, berriz, obrak egiteko ordaindutako tasa eta zergaren zati baten pareko dirulaguntzak emango ditu udalak bonotan.

Etxearen eraberritzearen kasuan, bestalde, laguntza jasotzeko "ezinbestekoa" izango da etxebizitza Bizigune programan sartzea eta kasu bakoitzean bete beharreko baldintzak betetzea. Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria lortzeko gastuei aurre egiteko kostuaren %75a jaso dezake onuradunak, gehienez 200 euro.

Etxebizitza eraberritzeko obren kostuaren %50eko laguntza emango dute, etxebizitza Alde Zaharrean baldin badago gehineko muga 8.000 euro izanik. Aldiz, etxebizitza herriko beste guneren batean baldin badago, 4.000 euroko laguntza emango dute gehienez. Etxebizitzak eraberritzeko, berriz, laguntza bonoetan egindako obra baimenagatik ordaindutako zergaren eta tasaren %50aren parekoa izango da, eta gehienez 450 eurokoa.

Laguntza eskaerak abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira udaletxeko Herritarren Arreta Bulegoan edota udalaren webgunearen bitartez, tramiteak sailean sartuta.

Irakurri oinarriak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide