"Historia iraultzetik prozesu sozialistara" lelo hartuta mobilizatu dira, Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak deituta

Nerea Uranga 2021ko mai. 1a, 19:38

Maiatzaren Leheneko mobilizazioak herriz herri egin ditu Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak ere. Azkoitian, 18:00etan hasita elkarretaratzea egin dute dozenaka pertsonek, Historia iraultzetik prozesu sozialistara lelo hartuta.

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak deitutako Maiatzaren Leheneko mobilizazioak arratsaldean egin dituzte Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan. Langileen Nazioarteko Egunean, Historia iraultzetik prozesu sozialistara leloa zuen pankartaren atzean dozenaka lagun bildu dira Azkoitiko plazan.

Kontseilu Sozialistako kideek nabarmendu dute "ofentsiba kapitalista bete-betean" dagoen garai hauetan, langileena dena langileentzako aldarrikatu beharra dutela, antolakuntza komunista aldarrikatuz: "Desjabetuoi geure memoriaren jabetza ere ukatua zaigun honetan, langileona dena langileongandik eta langileontzat aldarrikatzera jo behar dugu, eta beraz, antolakuntza komunista aldarrikatzera".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide