Preso eta iheslarien eskubideen alde bildu dira

Nerea Uranga 2021ko mai. 1a, 10:17

Azkoitiko Sarek deituta, preso, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde apirileko azken ostiraleko elkarretaratzea egin zuten atzo, 19:30ean, Azkoitiko plazan. Halaber, maiatzaren 8rako Sarek antolatutako mendietara igotzeko ekimenean parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Hileroko azken ostiraletako elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean hainbat herritarrek herriko plazan, Azkoitiko Sarek deituta. Preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde egiteko bildu ziren: "Euskal preso politikoei legedi arrunta aplikatzea da eskatzen duguna, etxera lehenbailehen etor daitezen".

Presoen eskubide urraketekin bukatzeko eta konponbidean eta bizikidetzan aurrera egiteko, desberdinen arteko "akordioak eta mobilizazioak ezinbestekoak" direla esan du Azkoitiko Sarek. Hala, maiatzaren 8rako Sarek antolatutako Euskal Herriko 650 menditara igotzeko ekimenean parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide