Ttipi Ttapa ibilaldi osagungarrien bigarren saiorako izen-ematea, zabalik

Andoni Elduaien 2021ko api. 28a, 10:03
Ttipi Ttapa egitasmoko lehen ibilaldiko irudi bat. (Argazkia: udala)

Bigarren ibilaldia datorren astean egingo dute, eta saioan parte hartu nahi dutenek datorren astelehenera bitartean eman beharko dute izena.

Ttipi Ttapa programaren baitan, maiatzean adineko pertsonei zuzendutako bi ibilaldi osasungarri egingo dituzte Azkoitian. Lehena, maiatzaren 6an egingo dute, eta bigarrena, maiatzaren 27an. Hain zuzen ere, bi bi saioetarako izen-ematea irekita dago. Irteerak ostegunetan direnez, aurreko astelehena bitartean eman daiteke izena, eta beraz, maiatzaren 3an itxiko dute datorren asteko ibilaldirako izen-ematea. Parte-hartzea doakoa da, eta begiraleek lagunduta egingo dute parte hartzaileek ibilaldia; izan ere, Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleak izango dituzte laguntzaile.

Interesa duten pertsonek Plaza Ondo jubilatuen elkartean edota udaletxean, Herritarren Arreta Bulegoan, bertara joanda edo 943-08 00 80 telefonora deituta eman dezakete izena. Irteera egunetan topagunea Aizkibel Liburutegia izango da, 10:00etan. Partaideek bi ibilbideren artean aukeratu beharko dute iraupenaren eta zailtasunaren arabera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide