Udal langileen soldata igoera izango dute hizpide gaurko udalbatzarrean

Aitziber Arzallus 2021ko api. 28a, 08:30
Azkoitiko udaletxea.

Sei puntuko gai zerrenda jorratuko dute 19:00etan hasita udaletxeko bilkura areto nagusian egingo duten batzarrean.

Gaur, hileko azken asteazkena izanda, Azkoitiko Udalak apirileko udalbatzarra egingo du 19:00etan hasita, udaletxeko bilkura areto nagusian. Guztira, sei puntuko gai zerrenda jorratuko dute, eta honakoa izango da:

  1. Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
  2. 2016ko urriaren 5ean emandako enbargo eginbideen inguruko ebazpenak ofizioz
    berrikusteko eskaerak ezestea.
  3. 2021 ekitaldiko udal langileen ordainsarien igoeraren onespena.
  4. Azkoitiko Udalaren 2020-2022 dirulaguntzen Plan Estrategikoaren aldaketaren
    onespena.
  5. Aurrekontuari buruzko informazioa.
  6. Galde-erreguak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide