Zein da 'txapitulie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021ko api. 23a, 08:30

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'loerrie' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan 'txapitulie' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Txapitulie edo txapitule hitza erabili ohi da Azkoitiko hizkeran halamoduzko estalpeari edo aterpeari deitzeko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Txapitule baten azpixen eon giñen ekaitze bukau arte".
  • Euskara batuan: "Ekaitza amaitu bitartean, halamoduzko aterpe batean egon ginen".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide