Imanol Inza eta Nerea Azpiazu garaile, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdi birtualean

Anartz Izagirre 2021ko api. 17a, 18:20

Atzo, ostirala, hasi zuten sari banaketa Laboral Kutxaren Azpeitiko bulegoan, eta gaur Loiola Hotelean jarraitu dute. Gizonetan Imanol Inza izan da garailea (01:13:42), eta emakumeetan, Nerea Azpiazu (01:37:04).

Joan zen igandean amaitu zen Azkoitia-Azpeitia maratoi erdi birtuala, eta antolatzaileek dagoeneko eman dute probako irabazleen berri. Laboral Kutxa Sariari dagokionez, Imanol Inza izan da gizonen sailkapeneko garailea (01:13:42), Juanjo Igarzabal bigarrena (01:15:04), eta Iker Larrea hirugarrena (01:17:28). Emakumeen sailkapenean, aldiz, Nerea Azpiazuk lortu du txapela (01:37:01), eta oso gertu izan ditu bigarren sailkatu diren Oihana Agirre (01:37:04) eta hirugarren egin duen Iosune Alberdi (01:37:37).

Lehen azkoitiarren saria, Xabier Etxeberriak (01:27:44) eta Idoia Gurrutxagak (01:44:17) eskuratu dute; lehen azpeitiarren saria, aldiz, Ioritz Aramendik eskuratu du gizonetan (01:22:43), eta Nerea Azpiazuk emakumeetan. Lehen beteranoetan ere sailkapen orokorreko izen berberak nagusitu dira, Juanjo Igarzabal eta Nerea Azpiazu, hain zuzen ere.

Ione Basterra sariari (Handbike proba) dagokionez, Mikel Goikoetxea eta Ion Galarraga izan dira irabazleak (00:56:45), eta Ruben Cristobal izan da bigarrena (01:30:45). Azkenik, 8 kilometroko lasterketaren sailkapenean honakoak izan dira lehen hiru sailkatuak: Ibai Alba (00:26:20), Marc Gallego (00:29:16) eta Moab Antonio Gonzalez (00:29:27) gizonetan, eta Ana Belen Gomez (00:34:08), Eneritz Aramendi (00:34:21) eta Susana Merchal (00:37:12) emakumeetan.

Lehen sari banaketa atzo, ostirala, egin zuten Laboral Kutxaren Azpeitiko bulegoan, eta Nerea Azpiazu eta Iosune Alberdi izan ziren bertan. Laboral Kutxako ordezkarien eskutik jaso zituzten beren garaikurrak. Gainontzeko sariak, berriz, gaur banatu dituzte, Loiola Hotelean.

(Argazkiak: Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko antolatzaileak)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide