Miarritzeko hilketa gaitzetsi, eta emakumeak "aske eta bizirik" nahi dituztela aldarrikatu dute

Gaurko elkarretaratzeko irudia. (Sostenipe)

Sostenipe talde feministak deituta, elkarretaratzea egin dute hainbat herritarrek Azkoitiko plazan, Emakumeok aske eta bizirik lelopean. Atzo gizon batek bere emaztea tiroz hil zuen Miarritzen, eta bere buruaz beste egin zuen ondoren.

Azkoitiko Sostenipe talde feministak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean herriko plazan, Miarritzeko (Lapurdi) hilketa matxista gaitzesteko eta emakumeak "aske eta bizirik" nahi dituztela aldarrikatzeko. 19:00etan elkartu dira plazan, Emakumeak aste eta bizirik! zioen pankartaren atzean, eta atzo Miarritzen jazotako gertaerak salatu dituzte. Hain zuzen, atzo gizon batek bere emaztea tiroz hil zuen Miarritzen, eta bere buruaz beste egin zuen ondoren.

Urtea hasi zenetik Euskal Herrian jazotako hirugarren hilketa matxista da Miarritzekoa, beste bi hilketak Aizarnazabalen eta Sestaon (Bizkaia) izan ziren, urtarrilean eta otsailean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide