Osasun egoera tarteko, atzeratu egin dituzte hurrengo astean egitekoak ziren tailer zientifikoak

Maialen Etxaniz 2021ko api. 16a, 14:05

Aizkibel Liburutegiak datorren asterako antolatutako tailer zientifikoak bertan behera utzi eta saioak atzeratzea erabaki du, baina ez du data berria zehaztu. 

Aizkibel Liburutegiak hurrengo asterako antolatutako tailer zientifikoak bertan behera uztea erabaki du. Ingurumenari lotutako tailer zientifikoak apirilaren 21erako eta 22rako zeuden aurreikusita, baima Azkoitiko osasun egoera tarteko, saioak atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. Data berria ez dute zehaztu oraindik. Edonola ere, izena emana duten haurrek izango dute lehentasuna.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide