Kale inkesta

Zer iritzi dute azkoitiarrek itxiera perimetralaz?

Erlo Telebista 2021ko api. 15a, 10:18

Geroz eta gehiago dira eremu gorrian dauden eskualdeko herriak. Intzidentzia tasa metatuak goraka jarraitzen du ia herri guztietan, eta eremu gorrian dauden herrietako batzuk itxita daude perimetralki, tartean Azkoitia.

Asteartetik aurrera herrian indarrean dauden neurriak tarteko, itxita dauden herrietako bizilagunen iritzia ezagutzera atera da Erlo Telebista Azkoitiko, Orioko eta Zarauzko kaleetara. Zer iritzi dute Jaurlaritzak hartutako azken neurrien inguruan? Nabaritu al dute herritarrak itxiera perimetrala?

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide