Maxixatzenen zozketak

Zozkatu ditu Maxixatzenek Ur taldearen kontzerturako sarrerak

Maxixatzen.eus 2021ko api. 16a, 08:00

Bihar, larunbata, Ur taldeak kontzertua eskainiko du Baztartxon, 19:00etan. Azkoitiko Udalak emanda, bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Maxizatzenek zozketan parte hartu duten bazkideen artean.

Azkoitiko Udalaren laguntzaz, Maxixatzenek bihar, larunbata, Baztartxo antzokian Ur musika taldeak eman behar duen kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu.

Asko izan dira zozketan parte hartu duten bazkideak, eta guztien artean zozketa egin ondoren, Ane Olariaga eta Juan Inazio Sudupe bazkideak izan dira bina sarrera irabazi dituzten bazkideak. Zozketan parte hartzeko erantzun zuzena honako hau zen: 'Baleak'. Irabazleek, bihar, Baztartxo antzokiko leihatilan jaso ahal izango dituzte sarrerak kontzertua hasi aurretik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide