Zein da 'loerrie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021ko api. 16a, 08:30

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'apue' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan 'loerrie' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Loerrie erabili ohi da Azkoitiko hizkeran umea loguretuta dagoela esateko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Umie biberoie emateko esnatzemazu, honek eokikou loerrie".
  • Euskara batuan: "Haurra biberoia emateko esnatzen baduzu, sekulako logurea edukiko du".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide