Erosketak Azkoitia txartelarekin ordaintzen dituztenek 100 euroko hamar erosketa bonuren zozketan parte hartuko dute

Andoni Elduaien 2021ko api. 14a, 14:31

Apirilaren 19tik maiatzaren 2ra bitartean Herrixen elkarteko dendetan erosketan egiten dituzten herritarrak sartuko dira erosketa bonuen zozketan.

Herrixen merkatari elkarteak Amaren Egunari lotutako kanpaina jarriko du abian datorren astelehenean, apirilak 19. Maiatzaren 2ra bitartean merkatari elkarteko dendetan erosketak egin eta horiek Azkoitia txartelarekin ordaintzen dituztenek hamar erosketa bonuren zozketan parte hartzeko aukera izango dute.

100 euroko balioa izango duten hamar erosketa bonu zozkatuko dituzte edertasun eta ongizate guneetan erabiltzeko, eta 100 euroko beste hamar bonu teknologia, dekorazio, zerbitzu eta bestelako guneetan erabiltzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide