Apirilaren 25eko bertso bazkaria ekainera atzeratu du Erniarraitzek

Julene Frantzesena 2021ko api. 14a, 10:57
Maialen Lujanbio eta Julio Soto. (Karrikiri)

COVID-19aren pandemiak Azkoitian izan duen bilakaera tarteko atzeratu du bertso bazkaria Erniarraitzek. Dagoeneko jarri dute data berria: ekainak 26, zapatua. Maialen Lujanbio eta Julio Soto ariko dira kantuan. Apirilaren 25erako izena emanda zuten herritarrek izango dute ekaineko bazkarira joateko lehentasuna.

COVID-19aren pandemiak azken egunetan Azkoitian izan duen bilakaera tarteko, Bertso Urtie egitasmoaren barruan apirilaren 25ean egitekoa zen bertso bazkariaren data atzeratzea erabaki du Erniarraitz bertsozale elkarteak. Hilabetez atzeratuko du hitzordua Erniarraitzek, "zentzuzkoena" horixe dela uste duelako, eta beraz, ekainaren 26an, zapatua, izango da hitzordua.

Joseba jatetxean egingo dute bertso bazkaria egun horretan, eta Maialen Lujanbio eta Julio Soto ariko dira bertsotan. Erniarraitzek jakinarazi duenez, apirilaren 25erako izena emanda zuten herritarrek izango dute ekaineko bazkarira joateko lehentasuna. Dena den, lekurik izanez gero, berriz zabalduko luke izen-ematea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide