Maxixatzenen zozketak

Mamen Bikendi, martxoko Zakelmariren irabazlea

Maxixatzen.eus 2021ko api. 15a, 08:30
Mamen Bikendi, Ogi Berriko tartarekin.

Martxoko Maxixatzen aldizkarian Zakelmari non ezkutatuta zegoen asmatu behar zen: 37. orrialdean zegoen ezkutatuta.

Maxixatzeneko bazkide guztien artean zozketa egin ondoren, Mamen Bikendik irabazi du Ogi Berri okindegiaren zortzi lagunentzako tarta.

Datorren hilean, Herrixen elkartearen 50 euroko txekea zozkatuko du Maxixatzenek Zakelmari aurkitzen dutenen artean. Bidali erantzuna apirilaren 21a baino lehen, Kultur Etxeko postontzira edo maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora edota Whatsappez 688 84 63 51.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide