'Digimon Adventure' eta 'Libertad' filmak izango dira ikusgai asteburuan Baztartxon

Anartz Izagirre 2021ko api. 14a, 08:30
'Libertad' filmeko irudi bat.

Libertad igandean eta astelehenean ikusi ahal izango da, 19:00etan hasita. Digimon Adventure haurrentzako filma, aldiz, igandean, 16:30ean.

Asteburuan bi film ikusteko aukera izango da Baztartxo antzokian. Alde batetik, Libertad filma eskainiko dute igandean zein astelehenean –ikuslearen eguna–, 19:00etan hasita. Eta, bestetik, haurrei zuzenduriko Digimon Adventure filma eskainiko dute igandean, 16:30ean. Hona hemen asteburuko filmen aurrerapen bideoak:

Libertad filma

Digimon Adventure filma

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide