Maiatzaren 15era atzeratu dute 'Irabazi' antzezlanaren emanaldia

Anartz Izagirre 2021ko api. 12a, 13:23
Jon Plazaola 'Irabazi' antzezlaren emanaldiko une batean. (Azkoitiko Udala)

Udaleko Kultura Sailak adierazi duenez, "agenda arazoak tarteko" atzeratu behar izan dute Jon Plazaolaren emanaldia. Urretxuarrak apirilaren 24an eskaini behar zuen antzezlana.

Maiatzaren 15era atzeratu dute apirilaren 24rako programatuta zegoen Jon Plazaolaren Irabazi antzezlanaren emanaldia. Udaleko Kultura Sailak adierazi duenez, "agenda arazoak tarteko" aldatu behar izan dute emanaldiaren data. Lehengo ordu eta leku berean izango da antzezlana: 19:00etan, Baztartxo antzokian.

Urretxuko (Gipuzkoa) aktoreak irabaztearen eta parte hartzearen inguruko gogoeta egiten du antzezlanean. Plazaola inoiz ezer irabazi ez duen Felixen paperean murgilduko da, baina antzokian sari bat jasoko du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide