Plaza Ondo jubilatuen elkarteak bingo saioak etetea erabaki du

Andoni Elduaien 2021ko api. 12a, 13:13
Hainbat herritar, bingoan.

Herriko osasun egoera zein den ikusi ondoren hartu du elkarteko batzordeak bingo saioak ez egiteko erabakia.

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak bertan behera utzi ditu ostegunero Elkargunean egiten dituen bingo saioak. Azkoitia eremu gorrian sartu dela kontuan izanda, saioak ez egiteko erabakia hartu du jubilatuen elkarteak. 

Urriaren 1ean hasi zuten Plaza Ondoko kideek horren ohikoa den bingoa. Elkargunean egin izan dituzte saioak 15 egunetik behin, ostegunero, 17:30etik aurrera. Maskara jantzita eta bestelako neurri guztiak hartuta egin dituzte orain arteko saioak. Jakinarazpen berrira arte, bingo saioak eten egingo ditu jubilatuen elkarteak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide