Maxixatzenen zozketak

Ur taldearen kontzerturako lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek bazkideen artean

Maxixatzen.eus 2021ko api. 12a, 10:04

Azkoitiko Udalaren laguntzarekin, Maxixatzenek larunbateko kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu zozketan parte hartzen duten bazkide guztien artean.

Datorren larunbatean, apirilak 17, Ur musika taldeak kontzertua eskainiko du Azkoitiko Baztartxo antzokian, 19:00etan. Joan den ostiralean, apirilak 9, jarri zituzten kontzerturako sarrerak saltzen Entradium plataforman. Oraindik ere eskuratu daizteke sarrerak, 5 euroren truke.

Pandemia garaian sortu zen Ur musika taldea, eta Baleak izeneko lehen diskoa aurkeztuko dute Azkoitian. Hiru lagunek osatzen dute taldea: Urtzi Azkue da abeslaria, Andre Canto e Mello baxu jotzailea eta David Gorospe bateria jotzailea. Azkue Leioan (Bizkaia) jaioa da, baina urteak daramatza Azkoitian bizitzen. Gorospe Zarauzkoa da, eta Canto e Mello, berriz, brasildarra, Rio de Janeirokoa.

Zenbat abestiz dago osatuta Ur taldearen 'Baleak' diskoa?

Bidali erantzun zuzena osteguna, apirilak 15, 12:00ak baino lehen maxixatzen@maxixatzen.eus posta elektronikora. Irabazleen izenak ostiralean, apirilak 16, jakinaraziko ditu Maxixatzenek webgunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide