Euskal Herriko Itzulia, bideoan

Urtzi Oteiza 2021ko api. 11a, 09:27

Euskal Herriko Itzulia txirrindularitza proba Azkoititik igaro zen atzo, larunbata. Azken etapa jokatu zuten txirrindulariek: Ondarroan (Bizkaia) hasi eta Eibarko Arraten (Gipuzkoa) bukatu zuten ibilbidea. 15:15 aldera iritsi ziren txirrindulariak Azurkiko portura, eta handik Madariagara joan ziren. Jende ugari bertaratu zen Itzulia ikustera, eta giro ederra sortu zen Aittola inguruan. Han hartutako irudiekin osatutako bideoa da honako hau.

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide