Faxismoaren ertzak jorratu dituzte Elkarguneko hitzaldian

Ihintza Elustondo 2021ko api. 9a, 08:28

Faxismoa: arraza eta klase aldagaiak bere historian zehar hitzaldia eman zuen atzo Beñat Aldalurrek Elkargunean. Dozenaka lagun elkartu zen solasaldian.

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak sustatuta, elkartasun azokak egingo dituzte apirilean zehar Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan. Oinarrizkotik oinarria aldatu izenburua jarri diote kanpainari, eta proiektu hori gizarteratzeko, hainbat hitzaldi antolatu dituzte. Horietako bat eman zuen atzo –osteguna– Beñat Aldalurrek; Faxismoa: arraza eta klase aldagaiak bere historian zehar izenburupean aritu zen, 18:30ean, Elkargunean. Dozenaka lagun elkartu zen saioan.

Historiako gradua ikasi zuen Beñat Aldalurrek (Azpeitia, 1995), eta ondoren, historia garaikideko masterra egin zuen. Bereziki interesatzen zaio faxismoaren gaia, eta fenomeno horretaz eta arrazaren aldagaiak faxismoa garatzerakoan duen garrantziaz aritu zen atzokoan. Irakurri hemen Maxixatzenek Aldalurri aste honetan egindako elkarrizketa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide