Datozen egunetan banatuko dute apirileko Maxixatzen aldizkaria

Maxixatzen.eus 2021ko api. 8a, 10:55

Kalean da apirileko Maxixatzen aldizkaria, 408. zenbakia, eta datozen egunotan hasiko dira bazkideei etxez etxe banatzen.

Kalean da Maxixatzenen 408. aldizkaria, eta laster hasiko gara bazkideei etxez etxe banatzen. Bertan hamaika gai berri jorratu ditu Maxixatzenek. Joseba Beristain musikagileak ibilbide oparoa du, eta Maxixatzenek hori ekarri nahi izan du azalera. Ondorengo gaiak izango dituzte irakurgai eta ikusgai bazkideek:

  • Bizen Garcia Mintzalaguneko partaideari egindako Hitz bitan elkarrizketa.
  • Jon Andoni Martinen Izpiak eta hizkiak argazkia.
  • Joseba Beristain musikagileari elkarrizketa.
  • Anaitasuna Mendi Bazkunako zuzendaritza berriaren inguruko erreportajea.
  • Felix Azurmendi Azkoitiko parrokoari Erretratua.
  • Udal artxiboko paperak Akordatzen?.
  • Herriko pilotalekuen Klik! argazki erreportajea.
  • Iritziak:
    • Andoni Elduaien
    • Karmen Irizar Segurola
    • Imanol Elezgarai
    • Intza Sudupe
    • Itxaro Iraetaren iritzi grafikoa
    • Irene Elorza Gereño
    • Miren Alberdi
  • Plazan bazan jolasak.
  • Erniarraitz bertsozale elkarteko Haritz Alberdiren bertsoak.
Oharra: Zakelmari aurkitzen duten Maxixatzeneko bazkideen artean, Herrixen elkartearen 50 euroko bono bat zozkatuko da. Apirilaren 21erako bidali beharko da erantzuna.
 

Egin zaitez Maxixatzeneko bazkide!

Maxixatzeneko bazkide egin zaitezke urtean 40 euro ordainduta. Horrekin, herriko euskarazko proiektua hauspotuko duzu. Eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Maxixatzen aldizkaria jasoko duzu hilero. Era berean, Maxixatzenen zozketetan parte hartzeko aukera ere izango duzu. Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide