Zein da 'apue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021ko api. 9a, 09:00
(Argazkia: Tolosaldea.eus)

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'kalartzue' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan 'apue' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Apue txerri ar zaharra da; apo edo apue erabili ohi da Azkoitiko hizkeran animalia horri deitzeko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Apo galanta daukebe alboko basarrixen".
  • Euskara batuan: "Txerri ar zahar galanta daukate alboko baserrian".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide