Kalean ere egin dituzte Aberri Eguneko aldarrikapenak

Andoni Elduaien 2021ko api. 4a, 13:30

Etxean bakarrik ez dituzte egin euskal herritarrek aldarrikapenak, eta Euskal Herria Batera ekimenak deitutako ekitaldietan parte hartu dute dozenaka lagunek.

Aberri Eguna kalean ere ospatu dute azkoitiarrek. Iaz ez bezala, aurten Aberri Eguna kalea ospatzeko modua izan da, eta Euskal Herria Batera herri ekimenak deitutako 'Keinu bat batera' ekitaldietan parte hartu dute dozenaka azkoitiarrek. 12:00etatik 12:30era bitartean herriko zenbait trikitilarik girotu dituzte kaleak, eta ondoren, Balda plazan egin dute ekitaldi nagusia, 12:30ean.

Euskal Herriko gainerako herri gehienetan bezala, Gernikako Arbola, Txoriak txori eta Ikusi mendizaleak abestiak kantatzeko deia egin zuen Euskal Herria Batera-k, eta hala izan da Azkoitian. Ikurrak soinean hartuta, azkoitiarrek hiru abestiak abestu dituzte elkarrekin. Amaieran, independentziaren aldeko oihuak ere izan dira, eta ekitaldirako mezua irakurri ostean, txalo artean itxi dute hitzordua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide