Igor Zubeldia eta Miguel Diaz, Espainiako Kopako txapeldun

Andoni Elduaien 2021ko api. 4a, 09:26

Zubeldia futbol jokalari azkoitiarrak 'Zuretzat amama' zioen kamisetarekin, Anaitasunaren ‘Hooligans Anai’ bufandarekin eta ikurrinarekin ospatu zuen garaipena.

Igor Zubeldia futbol jokalari azkoitiarrak eta Miguel Diaz Realeko lehen taldearen ordezkariak Espainiako Kopa irabazi dute. Txuri-urdinek 1 eta 0 irabazi zioten Athletic taldeari atzo, larunbata, Sevillako (Andaluzia, Espainia) La Cartuja futbol zelaian. Gipuzkoarrek bigarren zatiaren hasieran penaltitik egin zuten kopa irabazteko gola; Mikel Oiarzabal eibartarrak egin zuen Realaren aldeko gola. Azkoitiarrak finaleko minutu guztiak jokatu zituen.

Zubeldia eta Diaz azkoitiarrek gogotik ospatu zuten garaipena; futbol jokalari azkoitiarrak, esaterako, ‘Zuretzat amama’ zioen kamisetarekin, Anaitasunako 'Hooligans Anai' bufandarekin eta ikurrinarekin ospatu zuen garaipena. Miguel Diazek ere sarritan jantzi zuen Anaiutasunako bufanda.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide