Igor Zubeldia eta Miguel Diaz, Azkoitiaren ordezkari finalean

Andoni Elduaien 2021ko api. 3a, 08:45
Zubeldia, ezkerrean; Diaz, eskuinean.

Realeko gizonen lehen taldeak Sevillan ostatu hartu duen hotelean Gipuzkoako udalerri guztietako banderak jarri dituzte. Zubeldiak Azkoitiko Udalaren banderarekin atera du argazkia.

Realeko gizonen taldea Sevillan da dagoeneko, eta hasi da Espainiako Errege Koparen finalerako atzera kontaketa. Atzo iritsi zen taldea Andaluziako hiriburura, eta han ostatu hartu duen hotelean sorpresatxo bat izan zuten taldeko kideek: izan ere, hotelerako sarreran Gipuzkoako udalerri guztietako banderak jarri zituzten haiek iristerako. Gipuzkoako jokalariek beren herrietako banderekin atera zituzten argazkiak, eta Igor Zubeldia ere ez zen salbuespena izan; azkoitiarrak Azkoitiko Udalaren banderarekin atera zuen argazkia. Miguel Diaz Realaren lehen taldeko kirol ordezkaria ere, nola ez, Sevillan da.

Honako lotura honetan ikus daiteke jokalarien iritsierako irudiekin Realak egin duen bideoa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide