Zein da 'kalartzue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021ko api. 2a, 10:26

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'mirie' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan 'kalartzue' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Kalartzue hari lodia da, listaria baino lodiagoa den hariari deitzen zaio horrela Azkoitiko hizkeran. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Jundanin erosi nun kalartzue mertzerixen".
  • Euskara batuan: "Joan denean erosi nuen hari lodia mertzerian".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide