Aberri Egunari lotutako ekitaldia egingo dute igandean Balda plazan

Andoni Elduaien 2021ko api. 1a, 10:00

Etxeko leihoetan eta balkoietan "gure ikurrak" jartzeko deia egin du Euskal Herria Baterak. Horrez gain, ekitaldiak egingo dituzte Euskal Herrian zehar, baita Azkoitian ere.

Euskal Herria Batera ekimenak Aberri Egunerako egindako Keinu bat batera deialdiari erantzunez, herritar talde batek ekitaldiak antolatu dituzte datorren iganderako, Azkoitian. Ekimenak azaldu duenez, kantua izango da "batuko gaituen keinuetako bat". Era berean, Aberri Egunean etxeetako eta eraikinetako leihoak zein baloiak "gure ikurrez" apaintzeko deia egin dute.

Euskal Herria Batera ekimenak 12:30erako jarri du hitzordua Euskal Herri osoan, eta Azkoitian ere ekitaldia egingo dute. Aurrez, 12:00etatik 12:30era bitartean, trikitilarien kalejira izango da herriko kaleetan. Ondoren, Balda plazan, Txoriak Txori eta Ikusi Mendizaleak abestiak joko dituzte kalejiran parte hartuko duten trikitilariek, eta Baldan elkartutako herritarrek elkarrekin kantatuko dituzte bi abestiak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide