Jon Andoni Martinek kolodoi erretratuen erakusketa ireki du Tta-kun tabernan

Andoni Elduaien 2021ko mar. 31a, 09:53

Azkoitiarrak kolodioi hezea aintzinako teknikan oinarritutako argazkien erakusketa jarri du tabernan.

Jon Andoni Martin argazkilari azkoitiarrak argazki erakusketa ireki du Azkoitiko Tta-kun tabernan. Antzinako kolodioi hezea teknika lantzen ari da azken hilabeteetan argazkilaria, eta zenbait azkoitiarri egindako erretratuak eseki ditu Tta-kun tabernako hormetan. 

Guztira dimentsio handiko hemezortzi erretratu jarri ditu ikusgai Martinek. 50x50 zentimetroko dimentsioko erretratuak dira. Martinek duela hilabete gutxi azaldu zion Maxixatzeni kolodioi hezearen teknika zer den, eta argazkiak egiteko modua nolakoa den.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide