Julen Alonsok trikiti doinuekin girotu du Baztartxo

Andoni Elduaien 2021ko mar. 27a, 21:06

Orioko trikitilariak, Eneritz Aulestiak, Oinkari dantza taldeak eta gonbidatuek ikus-entzuleen beroa jaso dute arratsaldeko emanaldian.

Giro bikainean borobildu du Baztartxoko emanaldia Julen Alonso trikitilariak arratsaldean. Orioko trikitilariak, Eneritz Aulestia pandero-jotzaileak eta Oinkari taldeko dantzariek Sutan dantzan diskoa aurkeztu dute Azkoitian, eta giro aparta bezain estua sortu da oholtza gaineko eta beheko lagunen artean.

Musika eta dantza ikuskizunaz gozatzeko irrikitan ziren ikus-entzuleek txalo zaparrada beroekin eskertu dute oholtzara igo diren musikari eta dantzari guztien lana eta ahalegina. Baztartxo antzokia egungo edukieraren mugara iritsi da gaurkoan ere; izan ere, saltzen jarri ziren lehen egunean saldu zituzten emanaldirako sarrera guztiak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide