Argazkigintza ikastaroa izango da apiriletik maiatzera bitartean Elkargunean

Anartz Izagirre 2021ko mar. 25a, 11:40

Saioak astearteetan eta ostegunetan izango dira, 19:00etatik 20:30era. Izena eman nahi duenak Elkargunera deitu beharko du.

Datozen hilabeteetan argazkigintza ikastaroa eskainiko dute Elkargunean. Apirilaren 13an hasiko da ikastaroa, eta maiatzaren 13an amaituko da; guztira, hamar saio eskainiko dituzte. Ikastaroa astearteetan eta ostegunetan emango dute, 19:00etatik 20:30era, eta izena eman nahi dutenek Elkargunera (943-85 25 44) deitu beharko dute. Saioen gidaria Jon Andoni Martin Pegote izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide