Maxixatzenen zozketak

Latxa arkume erdia zozkatuko du Maxixatzenek bazkideen artean

Maxixatzen.eus 2021ko mar. 23a, 11:01

Bazkideek osteguneko eguerdia bitartean izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazleak, berriz, ostiralean jakinaraziko dira.

Maxixatzenek Latxa arkume erdia zozkatuko du, eta bazkideek osteguneko 12:00ak bitartean izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Parte hartu nahi duten Maxixatzeneko bazkideek maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera idatzi beharko dute mezua, Ardi Latxa izenburuarekin. Mezuan bazkidearen izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztu beharko dira.

Irabazleak ostiralean jakinaraziko dira, eta horiek etxean jasoko dute saria. Izan ere, Latxa Arkumeak (www.latxarkumea.com) etxerainoko zerbitzua ezarri du orain, bezeroei erosketa errazteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide