Zein da 'uzkerbutroie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021ko mar. 12a, 08:33

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'makakorrue' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan 'uzkerbutroie' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Uzkerbutroie hitza gantzontziloa esateko erabiltzen da Azkoitiko hizkeran. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Lehen, garai batin, aittittek-eta uzkerbutroiek ibiltze zittoben; oin, berriz, kaltzontzilo motz-motzak".
  • Euskara batuan: "Lehen, garai batean, aitonek-eta gantzontzilo luzeak erabiltzen zituzten; orain, berriz, gantzontzilo motz-motzak".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide