'El año del descubrimiento', 'Gusanos' eta 'Pequeños detalles' filmak emango dituzte asteburuan, Baztartxon

Andoni Elduaien 2021ko mar. 10a, 08:30
'El año del descubrimiento' filmaren irudi bat.

Larunbatean, ez dute filmik eskainiko antzokian, Go!azen 7.0. kontzertua eskainiko dutelako. Go!azen telesaileko sei aktorek musika, dantza eta telesaileko kontuak izango dituzte hizpide.

Datorren asteburuan hiru film emango dituzte Baztartxo antzokian. Ostiralean, Zinetogramek antolatutako El año del descubrimiento zine foruma eskainiko dute 17:00etan. Larunbatean ez da film emanaldirik izango herriko antzokian; izan ere, Go!azen 7.0. kontzertua eskainiko dute Go!azen telesaileko aktoreek. Dagoeneko emanaldirako sarrera guztiak salduta daude.

Igandean, berriz, Gusanos eta Pequeños detalles filmak eskainiko dituzte Baztartxon. Gusanos haurrentzako filma 16:30ean hasiko da antzokian, eta helduentzako Pequeños detalles filma, 19:00etan. Astelehena, ostera, ikuslearen eguna izango da, eta 19:00etan Pequeños detalles emango dute. Hona hemen datorren asteburuko filmen aurrerapen bideoak:

El año del descubrimiento filma

Gusanos filma

Pequeños detalles filma

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide