Moxal taldeak kontzertua emango du igandean Matadeixen

Andoni Elduaien 2021ko mar. 9a, 12:08
Hannot Mintegia.

Igandean, 12:30ean emango du kontzertua Matadeixen Moxal taldeak. Sarrerak aurrez erosi beharko dira.

Datorren igandean, martxoak 14, Hannot Mintegia musikari eta ekoizleak koordinatutako Moxal taldearen kontzertua izango da Matadeixen. 12:30ean hasiko da emanaldia, baina Matadero Ekintzak taldeak jakinarazi duenez sarrerak aurrez eskuratu beharko dira mataderoekintzak@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Sarrerak 7 euroan salduko dituzte.

Audience taldea utzi eta gero, Moxalen proposamen berria besteak bizi izateko espazioa da. Zaldikatu izan zen lehen emaitza, hainbat kolaboratzaileren parte hartzearekin ondutako atmosfera iluneko diskoa. Moxal proiektuaren bigarren diskoak beste bat izan behar zuen. Beste abesti batzuk zeuden bidean, baina Arrebetxe sortu du. Oinarrian 50. hamarkadako sovereing gitarra akustikoa eta gela bat uztartzen ditu.

Arrebaren etxean dagoen gela batean igarotako azken hilabeteetan sortutako eta egindako lana da Arrebetxe lana. Gitarra eta gela bat ditu hizpide, baina baita pelikulak, liburuak, soinu banda aurkituak eta basoak ere. Mintegiak bakarrik sortu du diskoa, baina ez bakardadean. Hannot Mintegiak Moxal bezala ekoitzitako Arrebetxe, Forbidden Colours zigiluaren hemeretzigarren erreferentzia da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide