Maxixatzenen zozketak

Julen Alonsoren zapatuko kontzerturako lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek bazkideen artean

Maxixatzen.eus 2021ko mar. 22a, 14:00
Julen Alonso musikaria. (Argazkia: J. Alonso)

Azkoitiko Udalaren laguntzaz, Maxixatzenek larunbateko kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu zozketan parte hartzen duten bazkide guztien artean.

Datorren larunbatean, martxoak 27, Julen Alonso musikariak Sutan dantzan diskoa aurkeztuko du Azkoitiko Baztartxo antzokian, 19:00etan. Joan den ostegunean, martxoak 18, jarri zituzten kontzerturako sarrerak saltzen, eta ordu gutxiren buruan agortu ziren guztiak.

Gaztetasunaren ilusiotik eta barru-barruko goxotasunetik ateratako abestiez osatutako diskoa da Sutan dantzan, Alonsok berak sortua, idatzia, konpondua eta promozionatua. Alboan izan du Eneritz Aulestia. Oinkari dantza taldearekin batera aurkeztuko du oriotarrak diskoa Azkoitian.

Emanaldia sentimendu desberdinen bidaia da: alaitasunetik goxotasunera, indarretik samurtasunera… Lehen mailako sentimenduen transmisioa, bai musikan eta baita dantzan ere, tradiziotik eta egunerokotasunetik edanez.

Zein urtetan aurkeztu zuen Julen Alonsok Sutan dantzan diskoa?

Bidali erantzun zuzena bihar, osteguna, 12:00ak baino lehen maxixatzen@maxixatzen.eus posta elektronikora. Irabazleen izenak ostiralean, martxoak 26, jakinaraziko ditu Maxixatzenek webgunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide