313 positibo baieztatu dituzte Hego Euskal Herrian

Aitziber Arzallus 2021ko mar. 7a, 13:32

Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren arabera, atzo, larunbata, ostiralean baino 52 gutxiago; baina positibotasun tasa zertxobait igo egin da, %4,2tik %4,3ra. 

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak jakitera eman dituzten datuen arabera, atzo koronabirusa detektatzeko 7.237 PCR eta antigeno test egin zituzten Hego Euskal Herrian, eta horietatik 313k eman zuten positibo. Ostiralean egindako probetan hautemandakoak baino 52 gutxiago dira horiek, baina egindako proba kopurua ere nabarmen txikiagoa izan da: ostiralean baino 1.400 proba gutxiago egin zituzten atzo. Horrenbestez, zertxobait igo egin da positibotasun tasa: %4,2koa zen ostiralean eta %4,3koa atzo.

Lurraldeka, Bizkaian atzeman zituzten positibo gehien: 130. Gipuzkoan 77 kasu baieztatu zituzten, Nafarroan 66 eta Araban 38.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide