Astelehenean goizez zein arratsaldez egingo dituzte odol ateraldiak

Andoni Elduaien 2021ko mar. 6a, 09:00

Azkenaldian bezala, astelehenean ere Elkarguneko Herriko Plaza aretoan egingo dituzte odol ateraldiak.

Datorren astelehenean, martxoak 8, odol ateraldiak egingo dituzte Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Goizean eta arratsaldean egingo dituzte ateraldiak; goizez, 09:30etik 12:30era bitartean, eta arratsaldez, 17:00etatik 21:00etara bitartean.

Odola atera behar duten herritarrek hartuta dute dagoeneko astelehenerako hitzordua; herritar batetik bestera hiru minutuko tartea egongo dela azaldu dute antolatzaileeik. Pilaketak-eta ekiditeko, odol emaileen elkarteak duela hilabete batzuk hartu zuen neurrietako bat izan zen hori.

Odola eman nahi duenak eta hitzordurik ez duenak, berriz, 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu beharko du. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide