Zabalik da Ideiatik Enpresara tailerrean izena emateko epea

Julene Frantzesena 2021ko mar. 3a, 10:11

Enpresa ideia edo proiektu bat esku artean duen eta hori martxan jarri aurretik aztertzea nahi duen edonork har dezake parte tailerrean. Iraurgi Berritzenek azaldu duenez, saioak martxoa eta apirila artean hastea aurreikusten dute.

Negozio ideia bat duzu eta ez dakizu nondik hasi? Ideiatik Enpresara, zure proiektua aztertzen laguntuko dizun tailerraren hamalaugarren edizioan izena emateko epea zabalik da.

Enpresa ideia edo proiektu bat esku artean duen eta hori martxan jarri aurretik aztertzea nahi duen edonork parte har dezake tailerrean. Bertan, negozio bat irekitzerakoan eman behar diren pausoak ezagutzeaz gain, enpresa kudeatzeko nozioak bereganatuko ditu ekintzaileak.

Formakuntza martxoa eta apirila artean hastea aurreikusten du Iraurgi Berritzenek. Izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko Iraurgi Berritzenera telefonoz deitu (688 601 299, Ione Eizagirre) edota e-postaz mezu bat bidal (ieizagirre@iraurgiberritzen.eus) daiteke. Informazio gehiago, honako lotura honetan.

Lanzituz, Lan Sozietateak Sortuz programaren barruko egitasmoa da Ideiatik Enpresara ikastaroa eta langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, lan sozietateen eredua oinarri hartuta eta ekintzailetasuna sustatuz. Europako Gizarte Funtsak finantziatuta dago eta ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen Elkartea), Iraurgi Berritzenek eta Gipuzkoako Bazkundeak parte hartzen dute egitasmoan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide