Jon Sarasuak espiritualtasunari buruzko hitzaldia emango du larunbatean, parrokian

Andoni Elduaien 2021ko mar. 2a, 13:22
Jon Sarasua. (Argazkia: Euskaltzaindia)

Hitzaldia 10:00etan hasiko da parrokian, eta Azkoitiko parrokiaren Youtubeko kanalean zuzenean jarraitzeko aukera ere egongo da.

Jon Sarasua soziologoak espiritualtasunari buruzko hitzaldia eskainiko du datorren larunbatean, martxoak 6, Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. 10:00etan hasiko da Sarasuaren solasaldia, eta 11:30 aldera arte luzatzea aurreikusi dute parrokiako kideek.

Sarasuak, besteak beste, egungo momentu historikoan kristautasuna non kokatuta dagoen azalduko du, baina euskal kultura globalaren aldaketan duen lekua ere saiatuko da mamitzen aretxabaletarra. Hitzaldia entzutera parrokiara joan ahalko da, baina Azkoitiko parrokiko taldearen Youtubeko kanalean ere zuzenean eskainiko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide