'Raya y el último dragón' filma emango dute igandean eta astelehenean, Baztartxon

Andoni Elduaien 2021ko mar. 3a, 08:30

Ostiralean eta larunbatean ez da film emanaldirik izango Baztartxon. Zapatuan, 'Ez da kasualitatea' bertso saio musikatua eskainiko dute antzokian.

Datorren asteburuan film bakarra emango dute Baztartxon. Halaber, ostiralean eta larunbatean ez da film emanaldirik izango antzokian. Larunbatean, Azkoitiko Udalak eta Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatutako Ez da kasualitatea bertso saio musikatua eskainiko dute Baztartxon, 19:00etan hasita. Alaia Martin, Ane Zuazubiskar, Jone Uria eta Maddalen Arzallus bertsolariek parte hartuko dute Azkoitiko saioan, eta Saroi Jauregi arituko da gai-jartzaile lanetan. Gari Otamendi eta Araitz Bizkai musikariak, berriz, bertsoei musika jartzeaz arduratuko dira.

Igandean eta astelehenean –ikuslearen eguna– emango dute asteburuko film bakarra antzokian. Raya y el último dragón filma eskainiko dute Baztartxo antzokian. Igandean birritan eskainiko dute filma, 16:30ean eta 19:00etan; 16:30eko emanaldirako sarrerak 5 euro balioko duela jakinarazi dute antzokiko arduradunek. Astelehenean, berriz, 19:00etan emango dute filma.

Hona hemen filmaren aurrerapen bideoa:

Raya y el último dragón filma

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide