Plaza Ondo elkarteak batzar orokorra egingo du larunbatean

Andoni Elduaien 2021ko mar. 2a, 08:30
Batzar orokor baten artxiboko irudia.

Elkargunean egingo du elkarteak ohiko batzar orokorra. Bi deialdi egin dituzte: lehena, 16:30ean izango da, eta, bigarrena, 17:00etan.

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak ohiko batzar orokorra egingo du datorren zapatuan, martxoak 6, Elkargunean. Bi deialdi egin ditu elkarteak; lehena 16:30ean hasiko da, eta bigarrena 17:00etan. Eguneko gai zerrendan, honako puntu hauek izango ditu hizpide elkartearen egundo zuzendaritza batzordeak:

  • 2020ko batzar orokorreko akta irakurtzea.
  • 2020ko ekintzen berri ematea.
  • 2020ko diru kontuen azterketa eta onartzea.
  • 2021erako ekintza planaren berri ematea eta onartzea.
  • 2021erako aurrekontuen azterketa eta onartzea.
  • 2021eko kuota onartzea.
  • Batzarkideak berritzea.
  • Galde-erantzunak.

Amaieran, urteroko ohiturari jarraituz, opariak zozkatuko dituzte batzarrean parte hartzen duten guztien artean. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide