Gitarra eta joste ikastaroak eskainiko dituzte Elkargunean

Andoni Elduaien 2021ko mar. 2a, 08:30

Martxoan hasi eta ekainean amaituko dira bi ikastaroak. 

Azkoitiko Udalak eta Elkarguneak antolatutako gitarra eta joste ikastaroak eskainiko dituzte datorren astetik aurrera. Gitarra ikastaroa hamabost saiotan egingo dute, eta joste ikastaroa hamalau saiotan. Datorren astean hasiko dira bi ikastaroak eta ekainera bitartean luzatuko dira.

Gitarra ikastaroa martxoaren 10ean, asteazkena hasiko da eta ekainaren 23an bukatu. Asteazkenetan egingo dituzte saioak, 18:30etik 20:00etara bitartean; guztira hamabost saio izango dira.

Joste ikastaroa, berria, martxoaren 9an, asteartea hasiko da eta ekainaren 18an bukatu. Astearteetan eta ostegunetan izango dira saioak, 18:30etik 20:30era bitartean; guztira hamalau saio eskainiko dituzte.

Ikastaroen inguruko informazio gehigarria Elkargunean bertan kontsultatu daiteke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide