Azkoitia Lagunkoiaren hileroko bilera izango da etzi Elkargunean

Anartz Izagirre 2021ko mar. 1a, 09:49
Azkoitia Lagunkoiaren iazko bileretako bat.

Ohi bezala bilera irekia izango da, eta edonork izango du joateko aukera. 18:00etan jarri dute hitzordua.

Azkoitia Lagunkoiak hileroko bilera egingo du etzi, Elkargunean, 18:00etan hasita. Pertsona guztien eta bereziki adin nagusiko herritarren bizi kalitatea hobetzeko lanean dihardu taldeak, eta edonork parte har dezake bileran.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide