Razvan Suma eta Josu Okiñena musikariek biolontxelo eta piano doinuekin girotu dute parrokia

Andoni Elduaien 2021ko ots. 28a, 20:36
Suma eta Okiñena, parrokian.

Batura Zikloaren barruan eskaini dute emanaldia, parrokian. Besteak beste, Schumman, Aita Donostia eta Tomas Garbizuren obrak interpretatu dituzte bi musikariek.

Razvan Suma biolontxelo-jotzaileak eta Josu Okiñena pianistak kontzertua eskaini dute gaur, igandea, Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. Batura Zikloaren barruan girotu dute eliza bi musikariek, eta Euskal Herriko eta Transilbaniako musika eskaini dute. Herritar ugari bertaratu da parrokiara emanaldia zuzenean jarraitzera.

Batura Zikloaren helburua "euskal musika klasikoa eta nazioarteko errepertorioa batzea eta elkarrekin eskaintzea" da, baita "euskal musika konposizio unibertsal handien mailan kokatzea" ere. Nazioartean ezagunak diren artistek parte hartzen dute egitasmoan; antolatzaileen arabera, publikoari bi errepertorioak eskaintzen dizkiete modu "hurbil, atsegin eta didaktikoan".

Kontzertuko programan, besteak beste, Schumman, Aita Donostia, Tomas Garbizu, Lavilla, Faure eta Piazzolakonpositoreen obrak eskaini dituzte Suma eta Okiñena muskariek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide